XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Libertatea

Hitz ederra, hitz hori, ez dea hala? - Ba eta gauza ona, libertatea.

- Noiz nola.

Gaichtakeriaren eta jaidura tzarren laguntzaile eta sustatzaile den libertatea, deus onik ez duzu.

Eta guk hartarik eskasik ez, aspaldiko urthetan.

Noiz ikhusi da Frantzian ohointzarentzat, hordikeriarentzat eta edozoin gaizkirentzat orai den baino errechtasun gehiago? Egundaino ez.

Etchetan ala herrietan buruzagi, larderia behar luketenek, ez dute batere.

Ikharan daude, diotelarik, ez direla gainetik lagunduak.

Hori egia; bainan asko kontent, estakuru hoi ukhaiteaz, beren eginbideari ukho egiteko.

Eta bertze asko, bertzen larderiatzaile behar litazkenak, berak izanki etsemplu gaichtoaren emaile.

Harrabots eta zalaparta eta nahaskeria egiteko libertate ausarki; egunaz ala gauaz, nahi duenak nahi duena egin.

Libertate pollita egiazki, eta ondorio propiak dituena; familiaren altchagarri den libertatea!....

Eta aldiz, libertate ona, zuzena; ongiaren libertatea; bakhotcha bera bere egitekoetan chuchen ibiltzeko, eta bere menekoan halaber chuchen erabiltzeko, behar bezala bidatzeko libertatea non da? Zer bilhakatua da? Nork daki hartaz berri onik? Aspaldi du, zain guziak mozturik, eta lau zango besoak estekaturik, hil hurrana khordokan daukagutela libertate hori.

Bethi zaphan, bethi hersturan, gero-ta hertsikiago.

Urkhatu nahi lukete osoki, lehenbailehen; itho, hil; ezeztatu arront sekulakotz.

Libertatea! Munduan den eta ditaken gauzarik hoberena, beharrena, lakhetena; zer nahitan truk nor bera denak sal ez lezakena.

Bakhotcha bere buruaren jabe ongiko, zuzeneko alderat; nehork ez eskurik, zuzen hartarik haren gibelatzeko.

Ongiarentzat bidea libro, zabal zabala: zer gauza ederra, zuhurra, ona!.

Ona ba; zuhurra ba; ederra ba.

Non da ordean?.

Ametsetan baizik ez duzue hura gehiago ikhusten ahal.

Ohiko ichtorio zaharretan, izaitekotz ere.

Orai? Nehork ez lakikezu eta kasik zer den ere... libertatea.

Holetan kargudunak, hala nola tropetako aitzindariak, ez eta bertze edozoin gizon gobernamenduak bere eskuko dauzkanak, ez haizu elizan ibiltzerat; ez eta zangorik sartzerat ere, mezaren entzuteko ez bertzela, non ez duten etsi bat hartu nahi, abantzamendurik gabe egoiteko.

Zer libertatea!.

Eta gero hoiek izanki kopeta, oihu egiteko: Vive la Liberté!! Hoiek aiphatu behar ere libertaterik, diren bezalakoek!.

Edo bazterrekoek irri egin beldur; edo fuera oihu, libertatea zangopean lehertua daukatelarik, karen izena den gutienik aipha balezate.

Bertze solasik dute orai ahoan: errepublika dute omen salbatu beharra biziki, iduri eta guk hatsa khendu nahi diogula Errepublikari.

Beren gogorako hura baizik ez baitaukate baditakela errepublikarik.

Orori zuzen den libertatea utz lezoketen errepublika ez bailakiokete araiz Errepublika......- Zertako ez?- Zoazi; galda zozute.

Errepublikaren izenean ohal duketen gaizki guziaren egitea baizik ez dute gogoan.

Gauzaz beraz, ala jazko haizeaz, bardin kilika dire.

Erraten ba, nahi dutela libertatea.

Gero.

Egintzak ez direa hor?.

Bainan hatsa gezurra dariote.

Ez du hiru aste, Combes minichtro buruzagiak prefet guziei izkribatu zeiela, nola ez zuen nahi errientak politikako zeretan sar ziten.

Zoazte Bachenabarrerat, bertzeak bertze.

Donibane Garaziko hirian, ba eta kantonamenduko herri anhitzetan ikhustekoak dire, zenbeit egun hautan, errient batzu, etchez etche dabiltzala, paper nahasi batzu sinarazi nahiz; othoizka, mehatchuka; zer nahi gezur derasatela.

Ikhus ea nor dituzten aitzinekoak; ea paperño heiek ez dutenez framazon usain bat.

Ahalaz gordea ba; bainan halere ageri; ageri urrundanik.

Eta hurbiletik oraino hobeki.

Chuhurra baduzue, adichkideak, egiazko libertateaz griñarik balinbaduzue, jin bidez feratutro igorriko ditutzue... framazonen mezulariño hoik oro beren paper zurruburruekin.

(erran nahi baita, erlisionearen etsai).

.. Gazurra!.

Framazonen maltzurkeria guzien kontra datchikagun orok gure Eskualdun girichtino libertatea.